Gaberdiko Cowboy #9 Zinea eta Kartzela

Abenduaren 10a Giza Eskubideen Eguna izan da eta Sareko Aitor Amutio izan dugu Gaberdiko Cowboy irratsaioan kartzela protoganostia bezala duten pelikulen inguruan eztabaidatzeko.

Gainera, hurrengo astean Astran proiektatuko dugun pelikularen inguruan jardun gara: LEONERA

Eta zelan ez, azken astietako estreinaldi bi proposatuko dizkizuegu. Jakin nahi duzue zeintzuk diren? Entzun ba!

[archiveorg id=zinemaetakartzela width=500 height=30]

 

Gaberdiko Cowboy #8 Ziklo Feminista

Bueltan da gaberdiko cowboy!

Irratsaio honetan azaroaren 5ean, Asunek gernikako talde feministarekin batera hasiko dugun Zinema zikloa izan dugu berbagai.

Honetarako euretako bi partaide izan ditugu gurekin ikusi ahal izango diren pelikulen berri emateko.

Gainera, maitasuna zinearen bitartez nola erakutsi zaigun eztabaidatu dugu ikuspuntu feminista bat emanaz.

Eta gutxi ez balitz, bi estreinaldi proposatzen dizkizuegu. Zeintzuk diren jakin nahi? Entzun!

[archiveorg id=sarefeminista width=500 height=30]

 

Gaberdiko Cowboy #7 Zinearen urterik onena?

[archiveorg id=biztuirratia_gmail_1994 width=500 height=30]

Aurrekoan trago bat hartzen egon ginela, urte zinematografikoari buruz berbetan hasi ginen eta honek irratsaio baterako emoten deuela ikusitze, hamen gauz. Beraz, zein da zinemaren urterik onena edo behintzet asko guste jakuna?

  • Testuingurue
  • Musikie
  • Urte horretako pelikula gogoangarrixenak
  • Eta beste tonteri asko…

Gainera Eder Arrutin eskutik Animieri buruzko sekzino bat be euki dogu.

ENTZUN EIXUE!

Gaberdiko Cowboy #6 Anime


[archiveorg id=ANIME_201808 width=500 height=30]
Marrazki japoniarrari buruz jardun gara oingoan. Honen sorrerie eta eboluzinoaz ibil gara eta zelan eragin daben gure generazinoan Euskal Herrixen. Ganera, pasadan pintxopoten, anime generoari buruz galdezka ibil ginen eta ikusten dabenak zein ez, harixe emon dozkue urten ziren gai batzuk jorratzeko. Umien gauza bat da? Frikixena? Zegaitxik ikusten doguz horren hurrun geratzen jakun herrialde bateko marrazkixek?

Hori da dana ta gehixau Gaberdiko Cowboy irratsaioan!

  • Anime barrixek
  • Eztabaidak
  • Lehiaketa
  • Rekomendazinoak

Gaberdiko Cowboy #5 Zine Txarra(?)

[archiveorg id=ZINETXARRA width=500 height=30]

Pink Flamingosen moduko pelikulak sortu dozkuen lilurie komunien jarritte, Kepa Bilbao, Unai Madariaga eta Estanis Escribano, zine txarra eta trash zinemien arteko deberdintasunek topetan saiatu gara. Eskerrak Ane Lindanen laguntzie euki dogun!

  • John Waters
  • Russ Mayer
  • The Room
  • Eta betikolez, rekomendazinoak!

 

Gaberdiko Cowboy # 3 Ametsak

Gaberdiko Cowboy # 3 Ametsak

2. denboraldixeri hasierie emoteko ametsan inguruen jardun gara eta honek pelikulatan ze papel jokatzen daben. Gainera Zine Klub Gernikako Pedro Durana eta Doru Presacariori eindotzaguen elkarrizketie entzuteko aukerie eukiko dogu. Horretaz aparte, Ibon Meñikagaz Azaroan 22xen Saregaz kolaborazinoan Astra Zineman proiekteko dogun Horas de Luz pelikulie komenteko dogu. Eta amaitzeko, Iraia Madariagak bere ikuspuntue emogo dozku azkenengo astietan Hollywoodeko sistema matxistieri buruz heltzen dabizkuzen albistien inguruen.
[archiveorg id=AmetsakGaberdikoCowboy width=500 height=30]

Zineklubegaz elkarrizketie
[archiveorg id=EntrevistaFINALZineKlub.Oct2017 width=500 height=30]

Ibonegaz elkarrizketie
[archiveorg id=IbonMenikaElkarrizketaAmetsak2017Azaroak width=500 height=30]

Iraiagaz elkarriztie
[archiveorg id=IraiaMadariagaHollywood width=500 height=30]

Gozatu!